Azken berrikuntzak ditugu (Reciproc sistema, Guttafusion, Vistascan aho barruko X izpiak) konduktuen tratamendua bezeroarentzat ahalik eta bizkorrena, eraginkorrena eta atseginena izan dadin.
EMS Master Piezoia delakoari esker, hortzoiak ahalik eta hobeen babesten ditugu ia minik ematen ez duen eta bezeroarentzat erosoena den tratamenduarekin.
Elduaran hortz klinikak TBR inplanteak erabiltzen ditu -zirkoniozko eta titaniozko inplanteak bateratzen dituzten merkatuko bakarrak-. Inplante mora horiek iraupena, estetika eta gerta daitezkeen infekzioen aurrean babesa bermatzen dute.
Hortz estetika: osasuna eta edertasuna lotuta doaz.
Ortodonzista batekin egiten dugu lan, eta kasu bakoitzari, bezero bakoitzari egokitutako ortodontziako tratamenduak eskaintzen ditugu, haurrei eta helduei, gaur egun ortodontziak adinik ez duelako.
Askotariko zerbitzuak eskaintzen ditugu: